Noucentisme

Eugenio d'Ors 1916an.

Noucentisme (ˌnɔwsənˈtizmə ahoskatua) XX. mendeko lehen hamarkadan Katalunian sortu eta 40. urteetaraino hedatu zen kultura higikundea izan zen. Katalanismo politikoaren erakundeekin bateratsu garatu zen, haiekin bat egin zuen kultura xedeetan eta haien laguntza izan zuen. Literatura- eta plastika-alorrak besarkatzen zituen mugimendu hau modernismoaren eta tradizio erromantikoaren aurkako erreakzio gisa sortu zen. Teoriko nagusia eta izenaren asmatzailea (1906) Eugeni d´Ors Xènius (1881-1954) izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy